domingo, 28 de noviembre de 2010

Bideo editaia

Klasean bideoak editatzen ari garela eta, hemen eskegitzen dut udaran egindako bidaiaren inguruan editatutako bideo bat. Ez da bideo ikusgarria baino… aspertuta nengoen momentu batean egiteko, ez dago gaizki.

Albistegiak: Irudi, soinu eta konposizioaren garrantzia

Albistegi bat aspergarria izan ez dadin dinamikotasun handia behar du izan, bai gaien aldetik eta baita irudi, soinu, nahiz konposizio aldetik. Publikatu berri dudan bideo honek, irudi eta soinu nahasketa azkarren bidez lortzen du dinamikotasun hori. Entzule edo ikuslea konturatu ordurako soinu eta irudiek alde egiten diote begi bistatik, dagoeneko beste batzuk daude; aldaketa horiek jarraikortasun bat lortzen dute. Ikusleak irudi batetik bestera saltoka doanaren sentsazioa du, eta entretenigarri egiten zaio albistea ikustea.
                Bestalde, aldaketa horiek ondo egon ez gero, ikuslea albistean galduko litzateke; beraz aldaketa horiek sinkronizatuta egotea ezinbestekoa da. Kasu honetan horrela dira, dena erabat kontrolaturik dago, saltoak ez dira kasik notatzen. Albistea baliabide aldetik ere paregabea da. Alde batetik aurkezlea eta bestetik erreportaria, aditua, eta albistea jaso duen emakume bat; hau da, albistearen puntu guztiak ematen dira. Ikonografia aldetik ere aberatsa da zeharo. Beraz, produkzio aldetik albistea on eta entretenigarritzat jo daiteke.
                Hala ere, eta ingelesaz asko ez dakidala aitortuz, “fuck…” gehiegi ez ote dituzten esaten iruditzen zait. Agian nire gaizki ulerturen bat izango da, auskalo.

domingo, 14 de noviembre de 2010

"Berriketan", "RSS" sisteman oinarritutako sare soziala

Orain arte, sarean ikusi genitzakeen gune edota sare sozialal globalak ziren espazioari dagokionez. Bertan, edozein naziotako jendea aurki zenezakeen, edozein hizkuntzatan komunikatzen zena. Twitterren esaterako mundu guztiaren lagun egin zaitezke, azkenean gune ugaritako informazioa lortuz; hala ere, honek badu alde txarrik. Espazioa hain zabala izateak, inguruan dituzun gauzen berri ez izatea ekar dezake. Hau da, askotan hain da handia atzerriko gauzen inguruan dugun jakin-mina, askotan ez dugula gure herrian gertatu denaren berri ere izaten..

Beraz, Berria kazetak sortu duen “Berriketan” sare soziala, aipatu berri dudan gabezi horiek betetzera dator. Sare sozial honekin, euskal komunitate birtual bat sortu da, albisteak eta komunikazioa euskaraz sortu eta ekoizten den gunea; etxean ere gauza ugari baititugu, atzerrian bilatzen hasi beharrik gabe.

“Berriketan” izeneko sare sozial honek, beste hainbatek egiten duten moduan “RSS” sistemaren bidez egiten du lan. Hau da sare horretan erregistraturik dauden pertsonen artean, azkeneko lekuan idatzi duenaren mezua agertzen da lehenbizikoa sare sozialaren portadan. Hau da, etengabe sarrera desberdinak agertzen zaizkigu begi bistan, ez da gune finkoa, baizik eta etengabe berritzen ari dena. Etengabeko mugimendu horrek, dinamismo handia ematen dio guneari, eta finkoa baino erakargarriagoa da bai irakurle eta baita idazlearentzat ere.

Sartu eta komunikatu, haritu berriketan.

domingo, 7 de noviembre de 2010

Seasons "The Collective"



The Collective taldearen Seasons dokumentala ikusgarria da. Paisaiak, musika eta dokumentala burutzen den inguruak ederrak izateaz gain, planoak eta ekoizpena ere itzelak dira. Dokumental gehienak dira ikusgarriak, dokumental gehienek dituzte plano zainduak baina honako honek badu zerbait berezia.
Kameraren kokapen berezi eta landuak izan daitezke planoak hain ikusgarriak izatearen arrazoietariko bat. Kamerak toki berezietan daude jarrita (hegazkinetatik, arroken inguruetan…), eta kamera horien erabilpen zehatzak sortzen dituzte plano itzel horiek. Bestalde, irudi geldo eta azkarrak bata bestearen ondoan jartzean efektu berezi eta ederra eragiten dute.
Zer esanik ez, plano horiek erabat zainduta eta perfekzio ikaragarriarekin eginak daudela. Plano bakoitza da garrantzitsua, ez dago plano nagusirik, guztiak baitaude zainduak. Horrek dinamikotasun izugarria sortzen du, eta honek era berean dokumentala interesgarria egiten du benetan.
PD: Teilatuan kamera jartzea zaila izateaz gain, ideia orijinala da erabat.
PD1:Titulua eta azaltzen diren planoak. Kamera basoan zehar mugitzen direnak, auskalo nola egiten diren, baina izugarri ondo geratzen dira.

lunes, 1 de noviembre de 2010

Freelance eta multimedia kazetaritza

Aiestaran kazetariaren inguruko bideoa zinez da interesgarria. Kazetari batek, bakarrik eta beste inoren laguntzarik gabe, produktu multimedia bat aurrera nola atera dezakeen ederki azaltzen du bideoak.
Berak dioen moduan, ez da argazkilari bikaina, ezta bideogile aparta ere; baina dituen baliabideekin eta kazetari senarekin azken produktu onak ateratzeko gai da. Horretarako albiste bakoitza ze plataformaren (irratia, telebista…) bidez plazaratuko duen pentsatzen du eta horren arabera produktua sortu eta ekoizten du.
Aiestaranek dioen gauzarik adierazgarrienetarikoa edozein momentutan lanean jarri eta produktu bat ateratzeko trebezia behar dela da. Berak badaezpada ere lanak aurreraturik uzten ditu, gero erosleak eskatuko dionari erreparatu gabe, berak dionez hobeto baita egindakoa alde batera uztea, zerbait eskatu eta egin gabe edukitzea baino.
Aipatzekoa da baita ere multimedia munduan sartzeko azkartasuna ezinbestekoa dela aipatzen duela. Hau da produktua nahiz eta bikaina ez izan, produktu hori azkar ekoitzi behar da, agian produktuaren kalitatea alde batera utzirik.
Azkenik, berak lan egiten duen lekutan lan egiteko beharrezkoak diren sare eta materialak ikustea oso interesgarria da, kazetariaren izaera eta balioa bakarrik dagoenean edota freelance moduan dagoenean igartzen baita.
Venezuelako enbaxadorearen bideoa berriz ez dut ikusteko aukerarik izan, “password” kontuak direla eta.