lunes, 1 de noviembre de 2010

Freelance eta multimedia kazetaritza

Aiestaran kazetariaren inguruko bideoa zinez da interesgarria. Kazetari batek, bakarrik eta beste inoren laguntzarik gabe, produktu multimedia bat aurrera nola atera dezakeen ederki azaltzen du bideoak.
Berak dioen moduan, ez da argazkilari bikaina, ezta bideogile aparta ere; baina dituen baliabideekin eta kazetari senarekin azken produktu onak ateratzeko gai da. Horretarako albiste bakoitza ze plataformaren (irratia, telebista…) bidez plazaratuko duen pentsatzen du eta horren arabera produktua sortu eta ekoizten du.
Aiestaranek dioen gauzarik adierazgarrienetarikoa edozein momentutan lanean jarri eta produktu bat ateratzeko trebezia behar dela da. Berak badaezpada ere lanak aurreraturik uzten ditu, gero erosleak eskatuko dionari erreparatu gabe, berak dionez hobeto baita egindakoa alde batera uztea, zerbait eskatu eta egin gabe edukitzea baino.
Aipatzekoa da baita ere multimedia munduan sartzeko azkartasuna ezinbestekoa dela aipatzen duela. Hau da produktua nahiz eta bikaina ez izan, produktu hori azkar ekoitzi behar da, agian produktuaren kalitatea alde batera utzirik.
Azkenik, berak lan egiten duen lekutan lan egiteko beharrezkoak diren sare eta materialak ikustea oso interesgarria da, kazetariaren izaera eta balioa bakarrik dagoenean edota freelance moduan dagoenean igartzen baita.
Venezuelako enbaxadorearen bideoa berriz ez dut ikusteko aukerarik izan, “password” kontuak direla eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario