domingo, 14 de noviembre de 2010

"Berriketan", "RSS" sisteman oinarritutako sare soziala

Orain arte, sarean ikusi genitzakeen gune edota sare sozialal globalak ziren espazioari dagokionez. Bertan, edozein naziotako jendea aurki zenezakeen, edozein hizkuntzatan komunikatzen zena. Twitterren esaterako mundu guztiaren lagun egin zaitezke, azkenean gune ugaritako informazioa lortuz; hala ere, honek badu alde txarrik. Espazioa hain zabala izateak, inguruan dituzun gauzen berri ez izatea ekar dezake. Hau da, askotan hain da handia atzerriko gauzen inguruan dugun jakin-mina, askotan ez dugula gure herrian gertatu denaren berri ere izaten..

Beraz, Berria kazetak sortu duen “Berriketan” sare soziala, aipatu berri dudan gabezi horiek betetzera dator. Sare sozial honekin, euskal komunitate birtual bat sortu da, albisteak eta komunikazioa euskaraz sortu eta ekoizten den gunea; etxean ere gauza ugari baititugu, atzerrian bilatzen hasi beharrik gabe.

“Berriketan” izeneko sare sozial honek, beste hainbatek egiten duten moduan “RSS” sistemaren bidez egiten du lan. Hau da sare horretan erregistraturik dauden pertsonen artean, azkeneko lekuan idatzi duenaren mezua agertzen da lehenbizikoa sare sozialaren portadan. Hau da, etengabe sarrera desberdinak agertzen zaizkigu begi bistan, ez da gune finkoa, baizik eta etengabe berritzen ari dena. Etengabeko mugimendu horrek, dinamismo handia ematen dio guneari, eta finkoa baino erakargarriagoa da bai irakurle eta baita idazlearentzat ere.

Sartu eta komunikatu, haritu berriketan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario