domingo, 28 de noviembre de 2010

Albistegiak: Irudi, soinu eta konposizioaren garrantzia

Albistegi bat aspergarria izan ez dadin dinamikotasun handia behar du izan, bai gaien aldetik eta baita irudi, soinu, nahiz konposizio aldetik. Publikatu berri dudan bideo honek, irudi eta soinu nahasketa azkarren bidez lortzen du dinamikotasun hori. Entzule edo ikuslea konturatu ordurako soinu eta irudiek alde egiten diote begi bistatik, dagoeneko beste batzuk daude; aldaketa horiek jarraikortasun bat lortzen dute. Ikusleak irudi batetik bestera saltoka doanaren sentsazioa du, eta entretenigarri egiten zaio albistea ikustea.
                Bestalde, aldaketa horiek ondo egon ez gero, ikuslea albistean galduko litzateke; beraz aldaketa horiek sinkronizatuta egotea ezinbestekoa da. Kasu honetan horrela dira, dena erabat kontrolaturik dago, saltoak ez dira kasik notatzen. Albistea baliabide aldetik ere paregabea da. Alde batetik aurkezlea eta bestetik erreportaria, aditua, eta albistea jaso duen emakume bat; hau da, albistearen puntu guztiak ematen dira. Ikonografia aldetik ere aberatsa da zeharo. Beraz, produkzio aldetik albistea on eta entretenigarritzat jo daiteke.
                Hala ere, eta ingelesaz asko ez dakidala aitortuz, “fuck…” gehiegi ez ote dituzten esaten iruditzen zait. Agian nire gaizki ulerturen bat izango da, auskalo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario