domingo, 19 de diciembre de 2010

Gonzalo Martinen hitzaldia

Gonzalo Martinen hitzaldian ideia asko plazaratzen diren arren batzuek dira niri gehien harritu nauenak. Hitzaldiaren laburpen motxa egin behar denez, hauek zein diren aipatuko dut, besteak ale batera utzirik:
-Internetek, telebistarekin alderaturik, espazioari eta kontrolari dagokionez muga gutxi ditu, beraz arazo gutxiago bakoitzak ekoitzi nahi duena ekoizteko eta egindako hori plazaratzeko.
-Internetek edukiaren pertsonalizazio dakarrela esaten du bertan. Hau da bakoitzak aukeratuko duela kontsumitu nahi duena. Gaur egun “Spotify”-k egiten duen moduan. Orain arte pasiboa zen ikuslea, aktibo bihurtuko dela.
-Telebista eta orain arteko hedabideak merkatu itxi batzuk ziren bezala, internetek nolabaiteko merkatu ireki bat sortu duela.
-Azkenik, produktuak, produktu soil izan beharrean marka bihurtzen ari direla, edota egin behar luketela, bere kontsumo epea luzatzeko.

viernes, 17 de diciembre de 2010

Yotube. prosumerren repositorioa ala hedabide handiena?

Internetek, komunikaziorako aukera edonorri ematen diola aipatu dutu askotan. Edonork zintzilikatu dezake bere bideoa youtuben. Edozein izan daiteke ekoizle eta kontsumitzaile interneteko hedabide ugaritan.
Gaur egun, anglizismoak edozertarako erabiltzen diren garai honetan, ekoizle eta kontsumitzaileei “prosumer” deitzen zaie.
Edonork san dezake bere bideoa youtuben, hala ere, edonork ezin dezake arrakasta izan bertan. Arrakasta gehien duten bidoak, enpresa handiek egindakoak dira, ekoizle hutsak direnak. Badago salbuespenik, hala ere gutxi dira. Arrakasta puntualak dira honakoak, kasualitatez lorturiko arrakasta dutenak.
Youtuben arrakasta gehina duten enpresa handiek egindako produktuak dira, hala ere norbanakoek badute aukera arrakasta lortzeko.
Beraz, youtube prosumerren repositoria izan daitekeela egia da. Baina egia da baita ere, enpresa potenteek, diru gehien dutenek arrakasta lortzeko aukera gehiago dituztela.

miércoles, 15 de diciembre de 2010

Elkarrizketa txar baten adibide onena

Kazetariaren lanik garrantzitsuenetarikoa elkarrizketa da. Buruz-buruko horretan ikusten da kazetaria hona ala txarra den, elkarrizketetan bakoitzaren sen eta inprobisaziorako abilidadeak garrantzia itzela baitute.
Hori argi edukiaz, Manu honek, Iñaki Perurenari egiten dion elkarrizketa lotsagarria da. Elkarrizketatzaileak, elkarrizketatuaren berri izan behar du, eta elkarrizketa mugituko den gaiaren inguruan jakintasun maila bat eduki. Bestela ez egin elkarrizketa, edo behintzat disimulatu, eta elkarrizketa dakizunari buruz egin.
Elkarrizketatuak, elkarrizketa kontrolpean behar du izan, eta elkarrizketatuak uneoro esango duenari susmoa hartu, hurrengo galdera zein izango den jakiteko. Manu honek ez du horrelakorik egiten, eta behin kaketan sartuta dituelarik hankak, hauek atera eta garbitu beharrean gehiago hondoratzen ditu.

Zer da xehetasun plano bat?

Xehetasun planoa, objektu edota pertsona baten zati batean enfasia jarri nahi denean egiten da. Irudi horri garrantzia eman nahi zaio, eta horretarako xehetasun planoa erabiliz inguruan dituen objektu edota irudiengatik bereizten da.
Plano mota hau, momentu jakin batzuetan erabili behar da soilik. Denbora luzean erabiliz gero, planoak duen indar hori galtzen da, ikuslearen arreta galduaz. Xehetasun planoak ikuslearengan eragin jakin bat du, beraz ez da komeni uneoro erabiltzea hori.
Xehetasun planoak, izenak dioen moduan xehetasunak edota “detailleak” azaltzeko dira, beraz une jakin batzuetan erabili behar dira soilik.

Hemen duzue Gorka Palazioren azalpena.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Bideo editaia

Klasean bideoak editatzen ari garela eta, hemen eskegitzen dut udaran egindako bidaiaren inguruan editatutako bideo bat. Ez da bideo ikusgarria baino… aspertuta nengoen momentu batean egiteko, ez dago gaizki.

Albistegiak: Irudi, soinu eta konposizioaren garrantzia

Albistegi bat aspergarria izan ez dadin dinamikotasun handia behar du izan, bai gaien aldetik eta baita irudi, soinu, nahiz konposizio aldetik. Publikatu berri dudan bideo honek, irudi eta soinu nahasketa azkarren bidez lortzen du dinamikotasun hori. Entzule edo ikuslea konturatu ordurako soinu eta irudiek alde egiten diote begi bistatik, dagoeneko beste batzuk daude; aldaketa horiek jarraikortasun bat lortzen dute. Ikusleak irudi batetik bestera saltoka doanaren sentsazioa du, eta entretenigarri egiten zaio albistea ikustea.
                Bestalde, aldaketa horiek ondo egon ez gero, ikuslea albistean galduko litzateke; beraz aldaketa horiek sinkronizatuta egotea ezinbestekoa da. Kasu honetan horrela dira, dena erabat kontrolaturik dago, saltoak ez dira kasik notatzen. Albistea baliabide aldetik ere paregabea da. Alde batetik aurkezlea eta bestetik erreportaria, aditua, eta albistea jaso duen emakume bat; hau da, albistearen puntu guztiak ematen dira. Ikonografia aldetik ere aberatsa da zeharo. Beraz, produkzio aldetik albistea on eta entretenigarritzat jo daiteke.
                Hala ere, eta ingelesaz asko ez dakidala aitortuz, “fuck…” gehiegi ez ote dituzten esaten iruditzen zait. Agian nire gaizki ulerturen bat izango da, auskalo.

domingo, 14 de noviembre de 2010

"Berriketan", "RSS" sisteman oinarritutako sare soziala

Orain arte, sarean ikusi genitzakeen gune edota sare sozialal globalak ziren espazioari dagokionez. Bertan, edozein naziotako jendea aurki zenezakeen, edozein hizkuntzatan komunikatzen zena. Twitterren esaterako mundu guztiaren lagun egin zaitezke, azkenean gune ugaritako informazioa lortuz; hala ere, honek badu alde txarrik. Espazioa hain zabala izateak, inguruan dituzun gauzen berri ez izatea ekar dezake. Hau da, askotan hain da handia atzerriko gauzen inguruan dugun jakin-mina, askotan ez dugula gure herrian gertatu denaren berri ere izaten..

Beraz, Berria kazetak sortu duen “Berriketan” sare soziala, aipatu berri dudan gabezi horiek betetzera dator. Sare sozial honekin, euskal komunitate birtual bat sortu da, albisteak eta komunikazioa euskaraz sortu eta ekoizten den gunea; etxean ere gauza ugari baititugu, atzerrian bilatzen hasi beharrik gabe.

“Berriketan” izeneko sare sozial honek, beste hainbatek egiten duten moduan “RSS” sistemaren bidez egiten du lan. Hau da sare horretan erregistraturik dauden pertsonen artean, azkeneko lekuan idatzi duenaren mezua agertzen da lehenbizikoa sare sozialaren portadan. Hau da, etengabe sarrera desberdinak agertzen zaizkigu begi bistan, ez da gune finkoa, baizik eta etengabe berritzen ari dena. Etengabeko mugimendu horrek, dinamismo handia ematen dio guneari, eta finkoa baino erakargarriagoa da bai irakurle eta baita idazlearentzat ere.

Sartu eta komunikatu, haritu berriketan.

domingo, 7 de noviembre de 2010

Seasons "The Collective"



The Collective taldearen Seasons dokumentala ikusgarria da. Paisaiak, musika eta dokumentala burutzen den inguruak ederrak izateaz gain, planoak eta ekoizpena ere itzelak dira. Dokumental gehienak dira ikusgarriak, dokumental gehienek dituzte plano zainduak baina honako honek badu zerbait berezia.
Kameraren kokapen berezi eta landuak izan daitezke planoak hain ikusgarriak izatearen arrazoietariko bat. Kamerak toki berezietan daude jarrita (hegazkinetatik, arroken inguruetan…), eta kamera horien erabilpen zehatzak sortzen dituzte plano itzel horiek. Bestalde, irudi geldo eta azkarrak bata bestearen ondoan jartzean efektu berezi eta ederra eragiten dute.
Zer esanik ez, plano horiek erabat zainduta eta perfekzio ikaragarriarekin eginak daudela. Plano bakoitza da garrantzitsua, ez dago plano nagusirik, guztiak baitaude zainduak. Horrek dinamikotasun izugarria sortzen du, eta honek era berean dokumentala interesgarria egiten du benetan.
PD: Teilatuan kamera jartzea zaila izateaz gain, ideia orijinala da erabat.
PD1:Titulua eta azaltzen diren planoak. Kamera basoan zehar mugitzen direnak, auskalo nola egiten diren, baina izugarri ondo geratzen dira.

lunes, 1 de noviembre de 2010

Freelance eta multimedia kazetaritza

Aiestaran kazetariaren inguruko bideoa zinez da interesgarria. Kazetari batek, bakarrik eta beste inoren laguntzarik gabe, produktu multimedia bat aurrera nola atera dezakeen ederki azaltzen du bideoak.
Berak dioen moduan, ez da argazkilari bikaina, ezta bideogile aparta ere; baina dituen baliabideekin eta kazetari senarekin azken produktu onak ateratzeko gai da. Horretarako albiste bakoitza ze plataformaren (irratia, telebista…) bidez plazaratuko duen pentsatzen du eta horren arabera produktua sortu eta ekoizten du.
Aiestaranek dioen gauzarik adierazgarrienetarikoa edozein momentutan lanean jarri eta produktu bat ateratzeko trebezia behar dela da. Berak badaezpada ere lanak aurreraturik uzten ditu, gero erosleak eskatuko dionari erreparatu gabe, berak dionez hobeto baita egindakoa alde batera uztea, zerbait eskatu eta egin gabe edukitzea baino.
Aipatzekoa da baita ere multimedia munduan sartzeko azkartasuna ezinbestekoa dela aipatzen duela. Hau da produktua nahiz eta bikaina ez izan, produktu hori azkar ekoitzi behar da, agian produktuaren kalitatea alde batera utzirik.
Azkenik, berak lan egiten duen lekutan lan egiteko beharrezkoak diren sare eta materialak ikustea oso interesgarria da, kazetariaren izaera eta balioa bakarrik dagoenean edota freelance moduan dagoenean igartzen baita.
Venezuelako enbaxadorearen bideoa berriz ez dut ikusteko aukerarik izan, “password” kontuak direla eta.

miércoles, 20 de octubre de 2010

Bizitzaren paradoxak

Paradoxikoa da erabat, teknologiaren inguruko hitzaldi batean teknologiak huts egitea.
Hala ere paradoxak egiak izan ohi dira eta honakoan Gorka Palaziok Madrilen emandako hitzaldian gertatu zen aipaturikoa. Teknologia berriek irekiriko komunikazio bideen inguruan zihoan hitzaldia eta teorian aipaturikoa praktikara eramateko edo “Livestream” bidez ikus zitekeen berak esandakoa. Beraz, ikasle gehienok etxeko sofan eseri ginen, batzuk gaueko erresaka gainean zutela; beste asko ohikoa dena baino goizago esnatuta … izatez 10:30etan baitzen hitzaldia.
10:30ak iritsi ziren eta inork ez zuen Palazioren berri. Urrutiko klaseek duten lehen desabantaila da honako, teknologia berri hauek saldu nahi digutena baino hobea baita aurrez aurrekoa, eta bera Madrilen eta gu etxeko sofan egonez zail egiten da zuzeneko komunikazio hori.
Azkenean 11etan hasi zen hitzaldia, eta labur-labur esateko. Irudia erdipurdikoa (Momentu batzuetan Palazio jaunari lepoa moztu ziotela zirudien); ahotsa eta irudia bakoitza bere erara, urtetan izandako erlazioa hautsi balute bezala; eta amaitzeko paradoxa borobiltzeko, ez irudi ez ahotsik. Hori bai, denok gozatu ahal izan genuen The Police kanta eder batekin.
Teknologiaren abantaila eta desabantailak …. bizitzaren paradoxa.

martes, 12 de octubre de 2010

Fernandez Liriaren elkarrizketa

http://revelacionalgeciras.blogspot.com/2010/07/entrevista-carlos-fernandez-liria.html

Fernandez Liriaren elkarrizketa gordin bezain bikain honi argiztapen eta irudien konposizio aldetik zerbait falta zaio, irudi aldetik ez baita eduki aldetik den bezain bikaina.
Elkarrizketatuak atzean edo alboan duen argiztapenak gehiegizko intentsitatea du, ondorioz, elkarrizketatua eta inguruak nolabaiteko iluntasunean murgiltzen dira. Bestalde, argiztapen honek, atzeko horman itzalen agerpena dakar, irudiaren konposizioa narrastuz,
Irudien konposizio aldetik ere akats batzuk baditu bideoak. Elkarrizketa aurrera doan heinean egiten diren mozketa horiek zakarregiak dira, hau da, mozketa horiek leundu egin beharko lirateke.
Elkarrizketa astunegia izan ez dadin (nahiz eta gaia erabat interesgarria izan), artxiboko irudiak tartekatzen dituzte egileek, hauek nolabaiteko bizitasuna ematen baitiote elkarrizketari. Hala ere, artxiboko irudiek ematen dioten bizkortasun hori, elkarrizketan grabatutako irudi monotonoek kentzen diote. Hori konpontze aldera, elkarrizketatuaren plano desberdinak egin beharko lirateke, nahiz eta zail egiten den honako hau kamara bat baino gehiago eduki ezean.
Elkarrizketa eduki aldetik benetan interesgarria izaki, akats edo hutsune horiek ez dira asko sumatzen; hala ere beti ez dugu aurrean Fernandez Liria bezalako pertsonaia interesgarri bat edukiko beraz, xehetasun guztiak kontuan edukitzea beharrezkoa da.

viernes, 24 de septiembre de 2010



Askok diote komunikabideak direla gizartearen isla. Beste batzuen ustez berriz, komunikabideetan azaltzen denaren arabera jokatzen du gizarteak.
Bada komunikabideak munduaren errealitate soilaren esposizio hutsa direla esaten duenik. Baita komunikabideek errealitate horiek eraiki eta birmoldatu egiten dituztela euren ideien arabera uste duenik ere.
Komunikabideen inguruko eztabaidak ugari dira, baita iritziak ere. Nik neuk, komunikabideek munduaren errealitate eraiki bat azaltzen dutela iritzi diot; komunikabide horiek errealitatea puztu, eraldatu eta ondoren guk gizarteratzen ditugula.
Bideoak argi dionez, gu gara errealitatea, eta komunikabideek errealitate hori babestu behar dute, inoiz ez distortsionatu. Guk sortzen ditugu komunikabideak eta bertako edukiak, beraz, gure aradura da hauek kontrolatzea, ez gaitzatela eurek gu kontrolatu.